Santamasak 09

Oraingo urtien ez naz herriko jai onenetan egongo! San Juanetan eta Maritxutan be ezin izan nauen egon eta erdaraz esaten dan moduen; “no hay dos sin tres”

Oraingo urtien txerrixe ikusi barik geratuko naz eta bertako anbiente politxaz be ezingot disfrutau, baña dana be ezin da auki!! dauenakin konformau beharko da!!

Bestiok ondo ondo pasau, eta datorren urtekuen ikusiko gare!

Anboto

 

Euskal Herrian mendi ezaguna da Anboto, niretzako mendirik politxena, bai igotzeko eta bai bertatik ikusten danaz gozatzeko. Xarma berezia duen mendia da, beste mendi askok ez dutena. 

Puntu ezberdinetatik igo daiteke, bizkaitxik urkiolatik edota arrazolatik, arabatik, Kruzetatik(San Kristobaletik), Etxanetik edo Gantzatik(Aramaixo) eta baitxa gipuzkoatik be, Arrasatetik, bide hau  apur bat luzetxue da, besaidetik pasau behar da ta, baña merezi dau.

Mendixen ibiltzia gustetan jakonai, Anboto asko gustauko jako, beraz inoiz ez bazara egon, joan zaitez!!! Baietz errepikatu!!!

“Gripe Aviar” edo “gripe A”

Orain dela 3-4 hilabete bideo hau ikusi nauenien, harritxute geratu nitzen. Zenbat gauza pasetan dien eta gizartia enterau be ez garen itxen.

Gripe Aviar-ari buruzkoa, gertatu den gauza bat da, baina zer gertatuko da gripe A ri buruz entzuten ari garen guztia? egia ote? edo beste iruzurren bat izango da? zer dago guzti honen atzean?

Ikusi eta norberak epai dezala

Oso manipulatuta bizi gara eta ez gara ohartzen, agintariek nahi duten guztia egiten dutela gizartearekin argi eta garbi ikusten da bideoan.

Zorionak

Aspaldixen ez dotenez idatzi eta zeozer idazteko gogue daukotenez, oinguen zoriontze batekin nator.

Zorionak pareja!! zuek zarie lehenak baina ez azkenak. Aurretik zorionduta zauze baña bueno…..

Ea noiz ikusten douen Danel eta beste horren aurpegixe, ia guztixok izebak izateko goguek daukou eta!!

Mendi buelta bat

Niri asko gustetan jaten mendi buelta bateaz nator orainguan. Toki askotik ein leike baina ni Etxaguenetik hasi eta bertan bukatzen dauen bueltiez nator.

Etxaguen: Aramaioko auzo bat da eta herritik 3,5km-ra dau (629m).

Orixol_Etxaguen_Mapa3D2P

Etxaguenetik Leziagarantz abiatuko gara. Leziagan Orixoleko bidegurutzea hartuko dogu eta hortik Orixol-eko puntara (1126m). Bertako pasaia polittaz gozatu ondoren Santikurtzeko (1111m) ermitarantz joango gara. Poliki-poliki beherantz San Kristobaleko (Kruzeta, 715m) bidea jarraituz, Etxaguenerako bidegurutzea hartuko dogu.

Nehiko erraza da itteko, 3 orduko bueltatxo bat da eta bertan dauen paisaiaz gozatuz oso gustora itten da.

Orixol29_pano_0

Guztioi mendi buelta hau egitera animatzen zaituztet.

Kanpoan aurkitzen dogun paisaiak dira munduko polittenak, hemen altxor ugari daukagu eta ez ditugu baloratzen. Zabaldu begiak eta disfrutau daukagun inguru ederraz, ez dau jakitterik noiz arte iraungo dauen eta!!!

Trena

Batzuek pentsa dezakete, lau urtez behin botoa ematea eta ordezkariak hautatzea dela sistema honetan herritarrek parte hartzeko duten modua. Baina informazioa jasotzea herritarren eskubidea da, eta administrazio publikoen betebeharra.

590_AHT_Trazatua

Zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta jarrera kritikoagoa dute herritarrek egitasmoarekiko. Ildo horretan, behin ere AHTri buruz ezer entzun ez dutenak dira egitasmoaren aldekoenak. Horrek pentsarazten du egitasmoaren bultzatzaileek informazioa ez zabaltzeko hartutako erabaki horrek izan dezakeela oraindik inork aitortu ez duen arrazoirik. Gainera, bada beste datu bat zer pentsatua ematen duena: %70 herritarrek baino gehiagok sekula ez edo bakarrik noiz edo noiz erabiliko lukete trenbide berria. Aurreikuspen horrek justifikatzen al du halako diru xahutzea eta ingurumen eragina izango duen azpiegitura?

Gaur egungo Euskal Herria

000648580

Recibía esta mañana la llamada de una buena amiga.

Lo cierto es que me ha sorprendido ver su nombre en el móvil, porque a esa hora le hacía trabajando, así que de forma un tanto presurosa me he dispuesto a coger la llamada temeroso de que algo pudiera ocurrir.

Es así como tras un  ”saludo amable me ha empezado a contar todo un relato de “horror””.

Parece ser que andan en la ikastola donde ésta desempeña sus labores tratando el tema de los medios de transporte, y en aras de hacer más amena la clase y captar un poco más la atención de chavales y chavalas, la jefa de estudios de la ikastola se planteaba la posibilidad de llevarles a visitar el Puente Colgante de su pueblo, Portugalete.

A fin de que eso no fuera un auténtico descontrol y de cara a organizar un poco el asunto, la responsable de la ikastola decidió ponerse en contacto con responsables de dicho monumento.

Es así como el personal de la ikastola era informado de las tarifas para grupos…
No voy a hacer mucha sangre con esto, pero la verdad, viendo el precio que tiene el transbordo de la ría en comparación a los 4 euros que por cada niño cobran, pues la verdad me ha parecido excesivo, aún no siendo prohibitivo. Pero ahora viene cuando la matan.

Con ánimo de seguir adelante con el “txango“, la jefa de estudios de la ikastola solicitó se tubiese en cuenta que los alumnos eran euskaldunes, a fin de que se les pudiera impartir las correspondientes explicaciones en euskera, a lo cual el personal del Puente Colgante contestó que eso tendría un coste añadido de 75€ por cada uno de los 4 grupos que asistirían.

El personal de la ikastola, no sin mostrar su incredulidad ante lo que le estaban diciendo, insistió en el disparate que suponía que les fueran a cobrar por hablar en un idioma oficial del territorio donde se encuentra sita la ikastola… Y…

¿¿¿¿Adivinan la respuesta????:

- Oiga, ¿esa ikastola que dicen ustedes no está en Portugalete?

- Sí, sí. Es la Ikastola Asti-Leku.

- Pues si está en Portugalete esos niños saben hablar en castellano, así que no tendrán problemas en atender a las explicaciones en dicha lengua.

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek  ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”

Euskera

logo-10

Hemen,
euskeraz ez dakianak
berak jakingo du
zergatik ez dakian.

Baina hemen,
euskeraz ez dakianak
ez digu uzten
euskeraz egiten.

Hemen,
euskeraz jakin eta
euskeraz hitz egin
nahi ez duanak ere,
berak jakingo du
zergatik euskeraz hitz egin
nahi ez duen.

Baina hemen
euskeraz jakin eta
euskeraz hitz egin
nahi ez duanak ere
ez digu uzten
euskeraz egiten.

Hemen
“ez dakit euskeraz” esanda
lasai geratzen da Jendea
ta hain lasai!

Baina hemen,
jendeak ez daki
ezta lotsa apur bat zer den.

Hemen,
gauzak esan bezala
gertatzen diren arren
ongi asko dakigu
zergatik gertatzen diren.

Baina hemen,
euskeraz hitz egiten
utzi dezaiguten
ba dakigu baita
euskeraz behar dugula
hitz egin eta hitz egin
eta euskeraz hitz egin
utzi dezaiguten
euskeraz hitz egiten.

“Zelako arrazoia daukon letra honeik idatzi zauen tipuak”

Epa danoi!!

1000_0018

Oraindik ikasten ari den Arrasateko neska bat naiz.

IKTak

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.